Encuentros



Nabarmendu diren artistak


2009ko ekitaldia


Topatuko gaituzu: 







 

25. urteurrena



Topaketek 1984an hasi zuten bidea, poliki-poliki. 25 urtean gizartea oro har, eta Nafarroakoa bereziki, asko aldatu dira. 1984an inork ez zuen Interneti buruzko deus ere aditu, telebistako bi kate besterik ez genuen eta unibertsitate bakarra. Musikaren arloan Barricadak “Barrio conflictivo” aurkeztu zuen eta irratian “Escuela de calor” zebilen arrakastatsu. Zinemetan “Regreso al futuro” ematen zuten eta, telebistari dagokionez, gazteenak “La bola de cristal”ekin “harrapaturik” zeuden. Igogailuan bai, eguraldiaz mintzatzen ginen, baina ez zen atzerriko aurpegirik ikusten, eta Gazteluko Plazan aise aparka zitekeen. Ez zen ez Civivoxik ez Baluarterik ez egun Nafarroan ditugun kultur etxeetatik gehienak ere. Hitz batez, gizarteak, Topaketek egin bezala, bilakaera handia izan du azken 25 urtean.

Musikarekin loturik jaio ziren Topaketak 1984an. Zehazki, urte hartan pop-rock erakustaldi bat besterik ez zen egin. Gero beste diziplina artistiko batzuk gehitu zitzaizkion (pintura, literatura, antzerkia, etab.), baina 1996 arte ez ziren denak programa bakarrean bateratu. Gainera, kategoriak ez dira beti berberak izan: unean uneko kultura eskaeretara egokitu dira. 2002an lehiaketak izena aldatu zuen: “Topaketak” deitzen zitzaion azken urteetan, eta Nafarroako Artista Gazteen Topaketa izena hartu zuen, gaur egun duen berbera hain zuzen ere.

Aurten, 25. urteurrenean, aurrera egiten segitu nahi dugu, programa finkatu, urteetan izan dituen emaitzak ikusi eta bildu ahalik eta artista nafar gehien, epaimahaikide gehien eta programaren zati izandako edo harekin lotutako profesional gehien.